Gizarte ezkertiar, sozialista eta antikapitalista posible dela azaldu du Marinaledako Alkateak

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 20a, 01:00

«Marinaledan arazo na­gu­sia paroa zen eta parorik ez izateko konponbidea lu­rrak lor­tzea zen. Baina nola lor­tu lurrak? aztertzen hasi ginen eta kon­tu­ra­tu ginen Infanterriko Dukea, Iñi­go de Artea jauna, Espainiako erre­gea­ren lagu­na... zela lur gehi­­en zituena. Ha­ren­gana jo ge­nuen. Ehun­da­ka okupazio egin ditugu 12 urtetan eta azkenean, 1.200 hektarea lortu di­tu­gu», hala azal­du zuen Juan Manuel Sanchez Gordi­llo Ma­rinaledako (Sevilla) alka­te­ak herenegun, Natzak an­to­latutako XXI. mendeko herri­gin­tza hitzaldian. San­chez Gor­dillok gizarte ez­ker­tiar, sozialista eta antika­pi­­­ta­lis­ta posible dela azaldu zu­en Marinaleda herria Herna­ni­ra eka­rrita, «nahiz eta borroka zai­la izan eta mota guztietako erre­pre­sioa jasan». «Kla­se­rik ga­be­ko gi­zar­tea utopia iza­tetik, bizi­tze­­ko mo­du bat iza­tera pasa da», azaldu zuen. San­­chez Gor­dillo­re­kin batera, Ma­­rian Bei­tia­la­rrangoitia Her­­­­­na­­niko Al­ka­teak eta Juan Karlos Aldun­tzin Udal­biltza auzian auzipe­ra­tua eta Pa­saia­ko Alkate ohiak har­tu zuten parte. Beitia­la­rran­goi­tiak azaldu zuen Ez­ker Aber­tzaleak bat egiten due­la gauza as­kotan Marinaledako funtziona­tze­ko erarekin eta posible dela ara­­­zoei aurre egin eta gauzak al­da­tzea herritarre­kin, Atez Ate­ko­arekin erakutsi den bezala. Al­dun­tzi­nek Udal­biltzaren aurkako au­zia sa­la­tu zu­en eta herritarrek eman­dako babesa eskertu zuen. Hitzal­diaren on­doren, Atez Atekoa ezagutzeko aukera izan zuten Sanchez Gor­dillok eta Aldun­tzinek, Alkatea­rekin.


Erabaki guztiak asanbladan hartuak

Sanchez Gordillo orain dela 30 ur­tetatik da Marinaledako alka­tea CUTeko ordezkari beza­la (Co­lectivo de Unidad de los Tra­bajadores). SOC sin­dikatutik sor­tu zuten 79ko udal hautes­kun­deetarako. «In­dar na­ziona­lis­ta, ezkertiarra, an­tika­pitalista, ekologista, asan­­­blea­rioa...». Gehien­go abso­­lutua lortu zuten eta orain arte hala izan dute. Sanchez Gordillok azaldu­takoaren arabera, lehe­nen­go gauza erabaki zuten, bo­terea he­rritarrei itzultzea. Nola? Ma­ri­na­ledan dena erabakitzen da Asan­bladan eta asanbladak ire­ki­ak dira. Horrez gain, herri-se­na­tua deiturikoa dute. Auzo­ka, ka­le­ka... ordezkariak dituzte eta hi­la­betero asanblada egiten dute erre­­flexionatzeko, kasu ho­netan, ez erabakitzeko. Asan­bladan erabakitakoa praktikara erama­te­ko berriz, ekintza taldea dute. Bertan, herrian aktibita­teren bat duten talde guztiak biltzen dira astero. Funtzio­natzeko era hori da beraiek dei­tzen dutena, de­mo­krazia poli­tikoa. «Baina de­mo­krazia eko­no­mikorik gabe ez dago demo­kraziarik», azaldu zuen San­chez Gordillok. Mari­na­le­dan paroa eta emigrazioa ziren ara­zo nagusiak. Konpon­bidea ema­teko, Dukearen lurrak he­rriarenak egin eta industria ere garatu zuten. Hala lortu zuten, he­rrian denak lanik gabe egotetik, denek lana izatera pa­sa­tzea, langileak sortzen duen plusbalia beretzat izatea, emi­gra­ziorik ez egotea eta bizi-maila hobetzea. Eta demokrazia ekonomi­koa lortuta, demokra­zia so­ziala falta zen. Kasu horretan, etxe­bizitza arazoa zuen Ma­rina­le­dak, besteak beste. Egun 350 etxe egin dituzte eta 100 egiten ari dira. Autoe­rai­kun­tza bidez fun­tzio­natzen dute eta gazteek 15 euro ordaintzen dituzte hila­betean, 90 m2-ko etxeengatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!