Hernaniko eta Gipuzkoako zortzi eskoletako umeak elkartuko dira gaur Hernanin, 160 ume inguru, Xibak antolatutako Euskal Jokoen Jaialdian. DBH 4 mailakoak izango dira eta jokoak 09:30etatik 13:15etara egingo dituzte. Gaurko jaialdian, Hernaniz gain, beste zortzi herrik, eta hortaz, zortzi taldek hartuko dute parte, ondorengo herrietatik etorritakoak: Azpeitia, Deba, Beasain, Orereta, Villabona, Donostia, Bergara eta Eskoriatza.
Helburuak: gozatu, ondo pasa eta harremanak sendotu
Orain arte gisa honetako hamar jaialdi antolatu ditu Xibak eskualdeka, eta gaurkoa Gipuzkoako azkenekoa izango da; orain arte 1.300 neska-mutil inguruk hartu dute parte. Euskal Jokoen helburua da herrien arteko lehia tresna bat izatea euskal jokoetan aritzeko. Jai giroaz elkarrekin gozatzea bilatzen dute, ondo pasatzea. Eta era berean, eusal kultura transmititzea. Jolasekin ikasleen arteko harremanak sortu eta sendotzen dituzte, beti ere, euskaraz hitz egiten.