hernaniko Kronikak abesbatzen emanaldia antolatu du, hamargarren urteurrenaren harira, gaurko. Milagrosan abestuko dute Kantuz, Ozenki eta Goiz Eguzki abesbatzek, arratsaldeko 20:00etan hasiko den ekitaldian.
Hamar abesti kantatuko dituzte guztira
Hiru abesbatzen artean hamar abesti kantatuko dituzte: Goiz Eguzki abesbatzak hiru, Ozenki Abesbatzak lau, eta e Ozenki eta Kantuz abesbatzak elkarrekin beste lau. Maitia nun zira abestiarekin hasiko da emanaldia, Goiz Eguzki abesbatzak interpretatuko duena. Ondoren, Txakoli kanta abestuko dute. Bietan, zuzendari lanetan Nuria Barba ariko da. Ondoren, Ozenkiren txanda izango da. Beti maite abestiarekin irekiko dute euren emanaldia, eta segidan, I. Kamio zuzendariak moldatutako hiru abesti eskainiko dituzte: Euskal pupurria, Lore bat zauri bat eta Kantu kantari. Ekitaldi amaieran, Ozenki eta Kantu abesbatzek elkar harturik abestuko dituzte lau abesti, I. Kamiok zuzenduta: Nerea izango zen, Illunabarra, Xauli Xauli eta ACTko himnoa. Azken hau ekainaren 11n aurkeztu zuten, Kursaalean, 2010eko arraun denboraldiko aurkezpenean. 120 lagunek abestu zuten orduan, Hernaniko eta Goizuetako abesbatzek, 1.500 pertsonen aurrean. Gaurkoan Hernanin entzuteko aukera izango da.