Mendiriz Mendi elkarteak antolatutako Mendizale Astea azken txanpan da, eta gaurkoan herritarrek egindako proiekzioak ikusteko aukera izango da. Pilar Azpeitiak Dolomitak 2010 izeneko proiekzioa emango du, eta Aitor Dorronsorok Afrika Hegoaldea-Bizikletaren iparrean proiekzioa. Ekitaldia Biteri kultur etxean izango da, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!