Bezeroekiko harremanak hobetzeko, eta lehiakortasuna indartzeko, formakuntza programa jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 18a, 01:00

Programak ‘Anfitriones’ izena du eta Hernanin hiru saio izango dira: abenduaren 2, 15 eta 16an. Guztiak Biteri kultur etxean.

Eusko jaurlaritzak An­fitriones izeneko formakuntza programa jarri du martxan, negozio-enpresen jabeentzat, erdi mailako arduradunentzat, eta bezeroekin harremanetan dauden langileentzat. Basquetour turismoaren euskal agentziarekin elkarlanean antolatu du formakuntza programa, eta bi helburu ditu: batetik, bezeroekiko harremana hobetzea, hau da, kalitatea hobetzea; eta bestetik, turismo arloan lehiakortasuna indartzea.

Ikastaroak euskalde osoan barrena emango dituzte, eta aurreneko saioa gaur izango dute, Andoainen. Hernanira abenduan etorriko dira.

Hiru saio abenduan,
guztiak Biteri kultur etxean

Hernaniko saioak abenduaren 2, 15 eta 16an izango di­ra, hirurak Biteri kultur etxean, 15:30etatik 19:30­etara. Aben­dua­ren 2an, aurreneko saioan, era atsegin batean harrera egiteko moduak erakutsiko dituzte. Bigarren saioan talde lanaren garran­tziari buruz ariko dira. Eta azkenik, hirugarren saioan jomuga turistikoaren zerbi­tzuei buruz hitz egingo dute, eta ba­liabide turistikoak ere go­men­datuko dituzte.  Saio­ak gaz­­­teleraz izango dira, eta doan. Argibide gehiago 943 33 70 28-943 59 04 09 telefonoetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!