ACTko himnoa, Kronikaren hamargarren urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 18a, 01:00

Kantuz, Ozenki eta Goiz Eguzkiko abesbatzen emanaldia izango da bihar Milagrosan, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Hernaniko Kronikak ha­mar urte bete zituen ekainaren 23an, eta urte osoan zehar hainbat ekitaldi ari da egiten hernaniar guztiekin ospatzeko asmotan.

Biharkoan Hernaniko hiru abesbatzen kontzertua antolatu du, Milagrosan. Kantuz, Ozenki eta Goiz Eguzkiko abes­batzen emanaldia izango da, berezitasun batekin. Ozen­­ki eta Kantuz abesbatzako kideek elkarrekin, ACT arraun himnoa abestuko dute, Imanol Kamio ereño­tzuarrak egina. Abesbatzen emanaldia arra­tsaldeko 20:00etan izango da.

Urte osoan zehar,
ospakizunak

Ospakizunekin martxoan hasi zen, Larre-Gain sagardotegian antolatutako afariarekin. Ehundik gora lagun bildu ziren, elkarrekin afaldu, eta ondorengo bertso saioaz eta Esne Beltzaren kon­tzertuaz gozatzeko.

Urteurreneko jai nagusia ekainean egin zen: egun guztiko festa. Goizean Mendiriz Mendi elkartearekin mendi buelta egin zuten mendia gustoko duten herritarrek. Ondoren, Herna­niko pelotarien arteko pelota partiduak jokatu ziren Tilosetan. Eta umeek ere izan zuten bere txokoa, bai goizez, eta baita arratsaldez ere: goizean joko eta tailerretan ibili ziren, eta arratsaldean, Gazte Txokoak antolatutako ekintzetan har­tu zuten parte. Ondoren, kon­tzertuak izan ziren, Ti­lo­setan baita ere; Oi dek oi! taldea, Ania bakarlaria eta Laio­tz taldea arduratu ziren fes­tari amaiera borobila emateaz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!