Elkarteak langile bat behar du, eta kurrikuluma bidaltzeko epea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 17a, 01:00

Hernaniko AMHER elkarteak langile bat behar du, elkartearen lanak betetzeko. Langileak lanpostuari egokitutako formazioa izan behar du, inmigrazioarekin lotutako eskarmentua eta gizarte gaiekiko atxikimendua. Lanpostuan ondorengo betebeharrak izango ditu: pertsona etorkinekin aholkulari eta dinamizatzaile lanak egitea, elkartearen planak garatzeko laguntza es­kain­tzea eta bulego eta idazkari lanak egitea. Goizeko 09:00etatik 13:00­etara egin be­harko du lan. Eskaera eta kurrikuluma azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar da, AMHER­ren egoitzan (La­tsunbe 42, Trans­pacar) edo amher-sos-racismo@hotmail.com helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!