Herrigintzari buruzko hitzaldia izango da bihar, Udaleko Areto Nagusian, Natzak antolatuta. Bertan azalduko dute Udal ezkertiar eta aurrerakoi batek herrigintzan zer egin beharko lukeen. Horretarako, Marinaleda (Sevilla) eta Hernaniko kasuak aztertuko dituzte. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da, eta hiru hizlarik hartuko dute parte, tartean Hernaniko Alkateak.
Aurkezle lanak Juan Karlos Alduntzinek egingo ditu. Udalbiltzan auziperatua izan da, eta Pasaiako Alkate izan zen 1999-2003 bitartean. Ondoren, J. Manuel Sanchez Gordillok hitz egingo du, Marinaledako Alkateak. Sanchez Gordillo SOC Batzorde Eragileko eta IUko Batzorde Politiko Feraleko kidea da. Hirugarren hizlaria berriz, Marian Beitialarrangoitia, Hernaniko Alkatea izango da
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!