Esloveniako paisaiak erakutsiko dituzte gaur, Telletxea eta Eguzkizak

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 17a, 01:00

mendiriz Mendi elkarteak antolatutako Mendizale As­tea gori-gorian da. Gaur­koan Esloveniako paisaiak ikusteko aukera izango dute Biterira hurbiltzen diren herritarrek. Proiekzioa Ima­nol Telletxeak eta Maria Eugenia Eguzkizak egingo dute; azaldu dutenez, Eslo­veniako orografia ikusgarria erakutsiko dituzte: mendiak, baso zeharka ezinak, aintzirak... eta baita Alpe Julio­tarren Triglav mendiko igoeraren kontraesanak ere. Proiekzioa arratsaldeko 19:30­etan izango da.

Herritarrek egindako proiekzioak, bihar

Bihar herritarrak izango dira protagonista Mendizale As­tean. Pilar Azpeitiak Dolo­mitak 2010 proiekzioa jarriko du, eta Aitor Do­rronsorok, Afrika Hegoal­dea-Bizikletaren iparrean. Bi proiekzioak Bi­terin izango dira.

Argazki Lehiaketako proiekzioa eta sari banaketa

Azkenik, Astea borobiltzeko, Ar­gazki Lehiaketarako jaso dituzten argazkien proiekzioa egingo dute, eta baita Elkarteak urtean zehar egindako argazkien erakusketa ere. Ondoren, Lehiaketako sari banaketa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!