AHTren kontrako taldea osatzeko, batzarra gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 16a, 01:00

Abiadura Haundiko Tre­naren aurkako taldea sortu nahi dute Hernanin, eta ho­rren berri emateko Herri Batzarra egingo dute gaur, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean. Herri Batza­rrera ager­tzeko deia egin diete herritarrei, AHTren aurkako mugimendu kolektibo eta asanbladaren sorreran parte hartzera.

«Ez Urumean, ez inon... AHTrik ez!»

Antolatzaileek adierazi dutenez, beste munstro batek mehatxatzen du Euskal He­rria, AHTk: «egitasmo faraonikoa da, ikaragarri garestia eta ingurugiroari eraso itzela eragiten diona. Orain arte naturaren kontra egindako eraso bortitzena da». Azaldu dutenez, instituzioek, AHT krisi ekonomikotik irteteko eta Euskal Herria modernizatzeko balizko pie­za bezala agertu dute: «baina egungo arazo ekonomiko, sozial eta ekologikoak larriagotu egiten ditu. Horrez gain, salatu nahi dugu instituzioen erabateko sekretismoa eta baita biztanlegoaren gutxieneko informazio eskubidearen zapuzketa ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!