Hernanik bigarren garaipena lortu zuen, Lekeitoren kontra 0-3 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 16a, 01:00

Hernaniko taldeak txapelketari neurria hartu, eta bigarren garaipena eskuratu zuen larunbatean Lekeition. Lehenengo set hasieran lekeitiarrak aurreratu ziren, baina hernaniarrek irabazi zuten, 18-25. Bigarren eta hirugarren setean hernaniarrak nagusi izan ziren, eta erraz gailendu ziren 7-25 eta 12-25. Bigarren garaipenarekin, hernaniarrak sailkapenaren erdialdean jarri dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!