Hirigintza eta Ingurumen Batzordea izango da gaur, 18:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian (2. pisua). 15 puntu izango dituzte hizketagai eta horien artean: Ibarluze poligonoan garbigunea eraikitzeko baimen eskaera, San Marko Mankomunitateak aurkeztua; Lizeaga auzoa berrurbanizatzeko proiektuaren aurkezpena; eta Galarretako frontoirako aparkalekua eraikitzeko baimen eskaera, Oronak aurkeztua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!