Hernani hasiera-hasieratik nagusitu zitzaion Durangori eta 43-13 irabazi zion

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 15a, 01:00

Hernanik konfiantza eta ilusioa berreskuratu dituela erakutsi zuen atzo Durangoren aurka. Partidu oso ona egin zuten hernaniarrek eta hasiera-hasieratik nagusitu zitzaizkien bizkaitarrei. Lehenengo zatian 5 entsaio eta 3 transformazio egin eta 31-6ko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, plantilako jokalari guztiak atera ziren zelaira jokatzera. Lasaiago aritu baziren ere, nagusi izan ziren eta beste bi entsegu eta transformazio bat ere egin zituzten, 43-13ko emaitza lortuz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!