Eguraldia ez zuten lagun izan atzo ereñotzuarrek Auzoko Festa ospatzeko, baina euriak ez zuen zapuztu festarako gogoa. Hori horrela, gaztain-jatea, sagardo probaketa, azoka eta postre lehiaketa Plazan egin beharrean, Eskolako aterpean egin zituzten. Eta Plazak izaten duen xarma bera ez izan arren, urtero bezala, auzotar mordoa bildu zen.
Maixabel Telletxeak,
postrerik goxoena
Postre lehiaketara 11 postre aurkeztu zituzten eta horien artean, Maixabel Telletxeak egindakoa izan zen goxoena.
Udazken Kulturalak asteazkenean izango du jarraipena, Iñaki Sanz biologo hernaniarrak bailarako landare mehatxatuei buruzko hitzaldia emango du, 19:30etan.