Sergio Roman eta Cristina Descarga Hernaniko azkarrenak, iaz bezala

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 15a, 01:00

Behobia-Donostia herri lasterketa izan zen atzo eta bertan, Sergio Roman izan zen hernaniarren artean azkarrena, iaz bezala. Sailkapen orokorrean, 21garrena iritsi zen helmugara, 1:06:47 denborarekin. Iaz baino denbora hobean bukatu zuen lasterketa Romanek; 96 segundo lehenago. Emakumezkoen artean ere, Cristina Descar­gak jarraitzen du Hernaniko bizkorrena izaten lasterketa honetan. Descargak 1:25:27ko denbora behar izan zuen lasterketa bukatzeko, iaz baino 5 minutu eta 83 segundo gehiago, eta sailkapen orokorrean, 2.448garrena geratu zen.
Lasterketako irabazlea Ra­­fael Iglesias izan zen, joan den urtean bezala. 01:01:12an bukatu zituen 20km-ak. Ema­kumezkoetan, Maria Lopez de Tejadak lortu zuen aurrenekoa izatea, 01:15:10eko den­borarekin.

186 parte hartzaile, Hernaniren izenean
Guztira 17.373 korrikalari iritsi ziren helmugara atzo eta horietatik 186 izan ziren Hernaniko herritar gisa izena eman zutenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!