CD Hernaniko Atletismo taldeak zuzendaria eta administraria behar ditu. Miguel Angel Garin izan da lan horiek egin dituena azken 25 urteetan, eta datorren urtean postua utzi egingo duela jakinarazi du. Langile berriak 2011n hasi beharko luke lanean: entrenatzaile lanak, administratzaile lanak eta taldeko ardura izango lirateke egin beharreko lanak. Informazio gehiago jasotzeko, elkarteko bulegotik pasa behar du: Gabriel Zelaia plaza 2, behea, atletismo pista parean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!