Gaztainak, sagardoa eta azoka gaur, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 14a, 01:00

Egun haundia dute gaur Ereñotzun, Udazken Kulturalaren barruan; izan ere, Auzoko Festa izango da. Urtero bezala, gaztain erreak jan eta bertako sagardoak probatzeko aukera izango da Plazan. Horrez gain, bertako produktuen azokak ez du hutsik egingo, ezta postre lehiaketak ere. Hori arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da, baina goizean ere izango da zertaz gozatu. Haurrentzako antzerkia antolatu dute Kultur Etxean, 11:30etan: Hiru, bi, zast... egizu jolas!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!