Erregional Ohorezko mailako taldeak Idiazabalen aurka jokatu zuen atzo etxean eta lidertza ondo irabazia duela erakutsi zuen, beste behin. Partidu ona jokatu zuten txuri-berdeek eta 4-0 irabazi zioten Idiazabali, zailtasun haundirik gabe. Lehenengo zatian bi gol sartu zituzten. Iñaxio Zabaletak sartu zuen lehenengoa eta Aritz Lujanbiok bigarrena, penaltiz. Beste bi golak bigarren zatian iritsi ziren. Omarrek eta Iñaxio Zabaletak sartu zituzten. Garaipen horrekin Hernanik lider jarraitzen du.
Emakumezkoek eta Liga Nazionaleko jubenilek gaur
Emakumezkoen Ligan, Amara Berriren aurka jokatuko du gaur Hernanik 15:45etan Martuteneko zelaian. Liga Nazionaleko jubenilek berriz, Aretxabaletaren aurka jokatuko dute 16:30etan, Ibarran.