Hernanik gogor hartuko du Durango, bigarren garaipena lortzeko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 14a, 01:00

Norgehiagoka 12:00etan izango da gaur, Landaren.

hernanik garaipen garran­tzitsua lortu zuen aurreko asteburuan Oviedoren aurka. Konfiantza eta ilusioa berres­kuratzeko balio izan dio eta gaur gogor hartuko du Du­ran­go, denboraldiko bigarren garaipena lortzeko asmoz. Norgehiagoka 12:00etan izan­go da Landaren. Gaurko jardunaldiko joka­la­riei dagokienez, Iñaki Illa­rra­mendi baja izango da eta Ga­rikoitz Gago sartuko da be­re ordez. Ion Olano ere deial­dian sartu da, Patrick Polido­di­ren partez. Horrez gain, Ovie­doren aurka bezala, bi ju­benil sartu dituzte: Iñaki Otxo­torena eta Aritz Otaegi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!