Sexualitatea ahalik eta hoberen bizitzen ikasteko aukera, datorren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 14a, 01:00

Emakumeentzako Jabetze Eskolen barruan, sexualitateari buruzko ikastaroa izango da datorren larunbat eta igandean. Izena emateko epea zabalik egongo da asteazkenera arte.

Udal Berdintasun Sailak antolatuta, aurtengo Emaku­meen­tzako Jabetze Eskola mar­txan da urritik, eta da­torren ikastaroa, datorren aste­bu­ruan izango da. Sexua­lita­teari bu­ruzko ikastaroa izango da. Ko­tte Susperregi irakasleak hel­buru izango du, aukera za­bal­tzea ema­kumeei, sexualita­tea ahalik eta hoberen bizitze­ko. Jaio­tzez, naturaltasuna, jakin­mina eta plazerra bilatzea nagusitzen badira ere, nera­bezarotik aurrera, jendearen moral sexualagatik, norberak bere mugei, lotsei, beldurrei, eta abarri aurre egin behar izaten diela azaldu eta gai horietan sakonduko du. Ho­rrez gain, sozialki transmi­titzen den eredu genital eta falokratikoak, zakilaren bote­re­an oinarritutakoa alegia, gizo­nengan eta emakumeen­gan duen eragin ezberdinaz ariko da.

2 egunetan azalduz gero, 12 euro soilik
Ikastaroa 12 ordukoa izango da. Larunbatean 16:00etatik 20:00etara; eta igandean 10:00e­­tatik 14:00etara eta 16:00e­­tatik 20:00etara. Prezio­a­ri dagokionez, matrikula egi­teak 42 euroko kostua du, bai­na %80ko asistentzia du­ten ikas­­­leei 30 euro itzuliko zaizkie. Izena emateko, Udal Ber­dintasun Sailetik pa­sa behar da (Sandiusterri, 1), 943 33 70 17/ 943 33 68 02 telefonoetara deitu, edo irantzu-j@hernani.­net­ helbidera idatzi. Epea as­teaz­­­kenean bukatuko da.

Drag-King tailerra, abenduan
Hurrengo ikastaroa aben­duaren 3an izango da, Drag-King izeneko tailerra. Tailer horretan emakumeek masku­li­ni­tatearekin jolastuko dute. Gizon izatea antzerki bat dela ikusaraziko zaie.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!