Euskal Herriko argazkilarien harremanak sendotzeko asmoz, Topaketa gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 13a, 01:00

argazkilarien Topaketa izango da gaur, egun osoan zehar Hernanin, Foto Forum el­karteak antolatuta. Euskal Her­ri­ko txoko ezberdinetatik etorritako argazkilariak elkartuko dira, elkarteen arteko harremanak sendotu, eta ar­gaz­ki­la­ri­tza­ren ezagutzak trukatzeko as­moz. Topaketa antolatzen duten 11garren edizioa da aurtengoa, eta erreleboa Hernaniko argazkilari elkarteak hartu du; gaurkoan 50 lagundik gora bilduko dira. Ekintza gehienak, hitzaldia eta erakusketa esaterako, Villa Ave Marian izango dira, baina bi irteera ere egingo dituzte: bat Chillida-Lekura, eta bestea bazkaltzera. Hitzaldiei dagokienez, Ma­krofotografiari buruz hitz egingo du Agustin Busselok, eta Fotografi Estenopeikari buruz ariko dira Nagore Legarreta eta Alberto Gago. Ondoren, beraien argazkiak erakutsiko dituzte.

EGITARAUA:
09:00 Gosaria
09:30 Erakusleen aurkezpena
11:00 Chillida-Lekura bisita
13:30 Alorrenean bazkaria
17:00 Erakusleen esposaketa
19:00 Agurra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!