Angel Olaranek zuzendutako proiektuko atletak, emakumezkoetan faborito

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 14a, 01:00

Wukrotik etorritako Tir­has Enun eta Tigsti Gebre­selassie, 19 urteko etiopia­rrak, dira gaurko Behobia-Donos­tia irabazteko hautagai nagusiak emaku­mezkoetan. Angel Olaran misiolari her­naniarrak Wukron zuzen­tzen duen giza-proiektutik ate­ra dira Etio­pi­a­­ko atletis­mo­ak eman dituen azken bi ha­rri­bitxi hauek, eta atletis­moa­ren munduan au­ke­ra ba­ten bila etorri dira bes­t­e hiru ko­rri­kalari etiopi­arrekin bate­ra. Berhane Fanta da beraien entrenatzailea Wukron, eta bost korrikalari aukeratu zi­tuen Gipuzkoara etorri, eta beraien gaitasuna eta Etio­pian egiten duten lana era­kuste­ko. Enun eta Gebreselassie dira orain arte gehien nabar­men­du direnak. Hiru Hon­dar­tzetako krossean eta 15 kilometroko Klasikan erraz irabazi zuten, eta errekor guztiak nabarmen gainditu zituzten. Gaurko karreran faborito na­gusiak izango dira, eta askoren ustez, Rocio Igle­sia­sek 1996ean ezarritako erre­korra hausteko aukera ere izan­go dute. «Errekorra haus­ten saiatuko gara. Zir­kuitoa ikus­tera eraman gai­tuz­te eta nahiko gogorra dirudi. Karrera oso polita dela eta jende asko ikustera etortzen dela ere kontatu digute». Donostiako Maratoian parte hartzeko aukera ere izango dute, eta ondoren, Wukrora itzuliko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!