Hernaniko Kirol Elkarteak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak elkarlanean antolatuta, pistako eskolarteko atletismo txapelketa izango da gaur. Hernaniko atletismo pistan jokatuko da, eta alebin eta infantil mailakoa izango da. Aurreneko proba 10:30etan hasiko da, infantilek 220m hesi proba izango dute, eta alebinek pelota proba. Ondoren, infantilek proba hirukoitza izango dute, eta alebinek 500 metrokoa. 11:30etan xabalina jaurtiketa egingo dute infantilek eta alebinek 60 metrokoa, azkenik, 12:00etan, 4x80 metroko proba izango dute, eta alebinek 4x60koa. Proba bakoitzean atletek egingo duten proba kopurua antolakuntzak erabakiko du, izena emandako atleta kopurua kontuan hartuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!