beste astebetez lider postuari eusteko jokatuko du gaur Erregional Ohorezko Mailako taldeak, Idiazabalen kontra. Etxean izango da txuri-berdeen neurketa, Zubipen, arratsaldeko 16:30etan hasita. Joan den asteburuko berdinketaren ostean, bigarren eta hirugarren sailkatua gerturatu eta hiru puntura jarri dira, eta hortaz, lider jarraitu nahi izanez gero, gaur irabaztea ezinbestekoa izango da. Idiazabal izango dute aurkari, sailkapeneko 13garren postuan dagoen taldea. Idiazabalek jokatutako bederatzi partiduetatik hiru irabazi ditu, bakarra enpatatu eta bost galdu. Hernanik berriz, jokatutako bederatzietatik zazpi irabazi ditu, eta berdindu eta galdu bana.
Emakumezkoen mailan, Amara Berrin jokatuko du bihar
Hernanik
Hernanik Donostian jokatuko du bihar, Amara Berri taldearen kontra. Partidua arratsaldeko 15:45etan izango da, Martuteneko zelaian. Txuri Berdeak hirugarren daude sailkapenean, hamalau punturekin, eta donostiarrak bosgarren, bost puntu lortuta.