‘Muntai Domotikoak, korronte eramaileak’ ikastaroa etzi hasiko da, eta plazak badaude

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 13a, 01:00

Astelehenean Muntai Domotikoak, korronte eramaileak izeneko ikastaroa hasiko da IES Her­nani institutuan eta jakinarazi dutenez, plazak badaude oraindik. 30 ordukoa da ikastaroa. Ikas­taro honekin ikasten da korronte eramaileek sortzen dituzten arazoak konpontzen: Konforta, Pertsianen kontrola, Segurtasuna eta Komunika­zioa. Nabarmendu dute, ikastaro honekin lotuta, lan eskaria badela merkatuan. Ikastaroa egin ahal izateko, gutxieneko baldintza bezala jarri dute etxebizitzetako instalazioen ezagutza izatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!