Udazken Kulturala asteazkenean hasi zen Ereñotzun eta hiru egunetan ekintza ezberdinak izan dira; hala nola, Afrika hegoaldeko eta Marokoko argazkien diapositiba emanaldiak, pelikula emanaldia... Gaur, berriz, atseden hartzeko eguna izango dute. Eta beharko atseden hartu, bihar auzoko festa baitute. Urtero bezala, gaztain erreak jan, bertako sagardoak probatu eta auzoko produktuak erosteko aukera izango da, plazan. Postreen lehiaketa ere izango da. Hori dena arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Goiz partean, berriz, umeentzako antzerki emanaldia antolatu dute: Hiru, bi, zast... egizu jolas! Hori Kultur Etxean izango da, 11:30etan.
Bailarako landare
mehatxatuak eta auzo udala hizketagai datorren astean
Udazken Kulturala abenduaren 10era arte luzatuko da eta ordura arte ekintza ezberdin ugari izango dira. Datorrean astean, esateko, bi hitzaldi emango dituzte. Asteazkenean, bailarako landare mehatxatuez ariko da Iñaki Sanz-Azkue biologo hernaniarra eta ostegunean, Ereñotzuko auzo udala bizi berritzeaz ariko da Jakoba Errekondo, Zerain herria eredu hartuta. Bi hitzaldiak 19:30etan izango dira Kultur Etxean.
Bertso afarirako
txartelak salgai
Aurtengo Udazken Kulturalean bertso afaria ere ez da faltako. Azaroaren 19an, hau da, datorren ostiralean izango da Ur-mia elkartean. Maialen Lujanbio eta Unai Agirre ariko dira bertsotan. Txartelak salgai daude 25 euroan, elkartean bertan, edo telefonoz deituta ere hartu daiteke lekua: 625 703 656.
Oinezko bide berrian
barrena, ibilaldia
Goiz pasa ederra egiteko aukera ere izango da hurrengo larunbatean. Ereñotzu-Fagollaga oinezko bide berrian barrena ibilaldia antolatu dute. Bertan landatuko diren zuhaitzen inguruko azalpena emango du Igor Erbitik. Plazatik abiatuko dira 11:00etan.
Elikadurari buruzko azalpenak ere emango ditu Garbiñe Aizpuruk azaroaren 24an. Elikadura orekatua-elikadura osasungarria hitzaldia izango da 19:30etan Kultur Etxean. Abenduaren 10ean, berriz, Pedro Mari Otañoren bizitzako hainbat pasarte eta bertso entzuteko aukera izango da Amuriza eta Peñagarikanoren eskutik. Ur-mia elkartean izango da 22:00etan.
Bihar - igandea
11:30 Umeentzako emanaldia, Kultur Etxean. Hiru, bi zast...
egizu jolas!
17:00 Auzoko Festa, Plazan. Bertako sagardoak, gaztain
erreak, auzoko produktu azoka, eta lehiaketa: postreak.
Azaroak 17 - asteazkena
19:30 Hitzaldia. Iñaki Sanz.
Kultur Etxean. Bailarako Landare Mehatxatuak.
Azaroak 18 - osteguna
19:30 Hitzaldia. Jakoba Errekondo. Kultur Etxean. Ereñotzuko Auzo Udala bizi berritzen, Zerain herria eredu.
Azaroak 19 - ostirala
20:30 Bertso Afaria, Ur-Mian
(sarrerak Ur-Mian 25 € edo 625 703 656 telefonora deitu). Maialen Lujanbio, Unai Agirre.
Azaroak 20 - larunbata
11:00 Ereñotzu-Fagollaga oinezko bidea. Landatuko diren zuhaitzen azalpena, Igor Erbitik (irteera, Plazatik).
Azaroak 24 - asteazkena
19:30 Hitzaldia, Kultur Etxean. Garbiñe Aizpuru. Elikadura
orekatua=elikadura osasungarria.
Abenduak 10 - ostirala
22:00 Bertso-zaharrak, Ur-Mian. Amuriza eta Peñagarikano. Pedro Mari Otañoren bizitzako hainbat pasarte eta bertso.
EGUNERO ARGAZKI ERAKUSKETA, ekitaldi egunetan: ‘Bailarako
landare mehatxatuak’.