Berriak elkartea, bezero leialak saritzen eta ingurumena zaintzen

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 13a, 01:00

Berriak Hernaniko Merka­tari eta Ostalarien elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan. Elkarteko dendariak berrerabiltzeko poltsak bana­tzen hasi dira ohiko bezeroen artean. «Helburua da, alde ba­te­tik, bezero leialei eskertzea Hernanin erosten dutelako, eta bestetik, ingurumena zain­tzeko ahalegina egitea. Udalak iaz martxan jarri zuen poltsen kanpainak arrakasta izan zuen, %70 jaitsi da plasti­koz­ko poltsen erabilera eta horri eustea pentsatu dugu», azaldu du Mertxe Jimenez Berriak elkarteko idazkariak. Jimenezek jakinarazi due­nez, ez dira Udalak ateratako poltsen berdinak. Egokiagoak aukeratzen saiatu dira eta sendoagoak dira. Denera 5.000 poltsa banatuko dituzte.

Energia aurrezteko azterketak, 30 dendatan

Ingurumena zaintzearekin lo­tu­ta, beste egitasmo bat ere ba­darabil eskuartean Berriak el­kar­teak. Energiaren Euskal Erakundearekin lortutako akor­­­­dioaren bidez, Hernaniko 30 bat establezimendutan ener­­gia kontsumoaren azter­ke­ta egin­go du enpresa batek. Hel­burua da denda horiek eko­nomia eta energia aldetik no­la aurreztu jakitea. «Energia aurrez­teko denok gure aldetik zerbait jartzen badugu, hobeto joango zaigu denoi», dio Jimenezek.

Beherapenak, bonoak, puntuak...

Berriak elkartea beti ahale­gin­tzen da bezero leialak sa­ri­tzen eta horretarako beste hai­n­bat kanpaina ere baditu mar­txan. Esa­terako: Berriak txartela­rekin erosten dute­nek, %3ko behe­ra­pe­na izango dute abendura bi­tarte eta Ka­rabel gasolindegian urte oso­an. Azaroak iraun bitartean, berriz, 5, 10, 20 edo 50 euroko baleak banatuko dira. Eta ur­te osoan zehar, baita ere, pun­tukako kanpaina dago. Bi ho­riek ere txartela duten be­ze­roei zuzendutakoak dira.

Gabonetako Zozketako errifak salgai

Eta hori ez da dena. Iaz bezala, Kronikarekin elkarla­nean Ga­bo­­netako Zozketa an­to­latu du­te. Berriakeko mer­katariek ja­rritako oparie­kin sas­ki ez­ber­dinak osatzen ari dira eta saski horiek zozke­tatuko dira aben­duaren 23an, Biterin. Orain artean, produktu eta zerbi­tzuetan, denda ezber­dinetatik 20 bat sari bildu dira. Errifak salgai daude Berriak elkar­teko establezimen­due­tan eta Kronikako banaketa puntue­tan, euro batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!