Iturralde jatetxea eta Victor Goikoetxea pintorea saritu ditu FECOGAk

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 12a, 01:00

FECOGA Gastronomia Kofradeen Federazioak Ereñotzuko Iturralde jatetxea eta Victor Goikoetxea pintore eta muralgile hernaniarra saritu zituen herenegun. Iturralderi diploma eman zion bere jaki goxoengatik eta duen inguru zoragarriagatik. Goikoetxea berriz, Ohorezko Kofrade izendatu zuten pertsona aparta eta artista paregabea dela azpimarratuz. Maria Pilar Anzizar Iturraldeko nagusiak eskerrak eman zituen. Goikoetxeak, eskerrak emateaz gain, gomendio bat eman zuen: «pa­sio bat izanez gero, horri gogor eutsi». Eta gonbitea ere luzatu zuen, bere azken proiektuaren zati bat ikusgai izango baita Donos­tiako Aquariumean azaroaren 26tik aurrera. Bere lanik haundiena dena, pintorearen esanetan. Sariak banatu aurretik, bazkari ederra egin zuten Iturralden, FECOGAko eta beste kofradeetako 25 bat kidek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!