‘Adinduentzako baliabide eta zerbitzuak’ hitzaldia, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 12a, 01:00

Ongintzak antolatuta, adin­­­­duei zuzendutako baliabide eta zerbitzuei buruzko hitzaldi informatiboa izango da asteartean: Adinduentzako baliabide eta zerbitzuak. On­gin­tzako bi gizarte langilek emango dituzte azalpenak: In­ma Lopetegik eta Antton Aiz­korretak. Arratsaldeko 17:00e­tan izango da Goiz Eguzkin.

Ikastaro aberasgarria

Manejo de Trastornos del comportamiento izeneko ikastaroa, hau da, portaeran izaten diren gora-beherei buruzko ikastaroa bukatu berri dute Ongintzan eta jakinarazi dutenez, iaz bezala, izugarrizko arrakasta izan du eta Biteriko Ikastaro gela txiki geratu zen: 25 pertsonetara mugatua zegoen ikastaroa eta 28ra zabaldu behar izan dute. Iraia Agirregabiria Psikologo eta hizlariaren esanetan, jendearen parte-hartzea haundia izan da eta ikastaroak dementzia desberdinak ezagutzeko eta horiek dituzten pertsonak nola tratatu jakiteko balioko die: «aberasgarria izan da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!