hernaniko Hamaikabat, EAJ-PNV, PSE-EE eta PP alderdiek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, pozten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiarekin Bozeramaile Batzordearen inguruan. «Izan ere, biltzeko eskubidea aitortzen dio nahiz eta Alkatea bertan ez izan», diote. «Alkatea galarazten saiatu zen Bozeramaile Batzordeak biltzeko aukera izatea, berak konbokatzen ez bazuen edo azaltzen ez bazen, eta Auzitegiak arrazoi eman digu. Dio, Plenoari eta Gobernu Batzordeari dagozkien ezaugarriak ez zaizkiela Udaleko beste organoei ezarri behar, Alkateak nahi zuen bezala».
Horrez gain, nabarmendu dute Auzitegiak iritzia emateko eskubidea ere aitortzen diola Bozeramaile Batzordeari, «Alkateak galarazi nahi zuena, baita ere».
Eta gaineratu dute: «Alkatearen autoritarismoak galdu egin du eta horregatik publikoki azaldu nahi dugu gure poza».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!