Mendiriz Mendiren Mendizale Astearen barruan, Marsel magoaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute haurrek, gaur. 19:30etan izango da Biterin, Areto Nagusian. Bertan, dominak ere banatuko zaizkie, urtean zehar mendi-irteerak egin dituztenei. Igandean gainera, beste irteera bat izango dute. Nafarroara joango dira, Malkor-haundira (853m). 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!