‘Cuscus’ pelikula ikusgai gaur, Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 12a, 01:00

AMHER Hernaniko talde multikulturalak antolatuta, Zinea, inmigrazioa eta gastronomia zikloaren barruan, Cuscus pelikula izango da ikusgai gaur. Arratsaldeko 19:00etan izango da, doan. Ondoren, pelikulari buruz hitz egiteko aukera izango da. Pelikula honetan, Ipar Afrikako etorkinak dira protagonista eta Frantziako hegoaldean bizirauteko nola egiten duten borroka azaltzen da. Eta dena, beraien tradizioari eta ohiturei uko egin gabe. Gastronomia puntu garran­tzitsua izango da.

Gastronomia oinarri, aurtengo zikloan

Gastronomiak, hau da, jateak eta edateak harremanak sor­tzerako orduan duen garrantzia haundia dela kontuan hartuta, gaiarekin lotura duten hiru pelikula aukeratu dituzte AMHERekoek ziklo honetan. Aurreko ostiralean Chocolat eman zuten; gaur Cuscus eta datorren ostiralean El gran torino.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!