Elhuyar Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara departamenduaren babesarekin, Zientzia Live! proiektua jarri du abian.
Zientzia ikastetxeetara gerturatzeko eskaintzen diren zuzeneko emanaldiak dira Zientzia Live! Atzo aurkeztu zuten egitasmoa, Zientziaren Astearekin bat egiteko, Urumea ikastolan. Bertan, Estibaliz Alkorta Euskara diputatua eta Itziar Nogeras Elhuyarreko zuzendari nagusia izan ziren.
Zientzia Live!-en helburua da, zientzia modu erakargarri eta ulergarrian eskaintzea gazteei. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago. Emanaldiek ordubeteko iraupena izaten dute, eta hiru tailerrek osatzen dute: Gasak eta Presioak, Materialak eta Nitrogenoa eta Tenperatura baxuak. Atzo, Urumeako 60 bat ikaslek hartu zuten parte.