Hernaniko PSE-EE, Hamaikabat, EAJ-PNV eta PP alderdiek prentsa ohar bidez atzo jakinarazi zutenez, bat egiten dute Eusko Legebiltzarrak onartutako adierazpenarekin eta Euskadin, azaroaren 10a Memoariaren Eguna dela eta izango dela onesten dute. Adierazpeneko hainbat puntutan honakoa biltzen da: «euskal herritarrok bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea dugu, totalitarismo, biolentzia eta bazterketarik gabe; euskal gizartea eta instituzioak terrorismoaren biktimen memoria bakean oinarritutako etorkizuneko erreferente izatea nahi dugu, oinarri izanda, askatasuna, tolerantzia, justizia eta pluralismoa; gaurko egunez, terrorismoaren biktima guztiak ditugu gogoan, salbuespenik gabe; memoria zaintzea eman dezakegun zerbitzurik onena da gure artean ez daudenengatik eta terrorismoaren biktimengatik; biolentziaren biktimak izateaz gain, biktima ahaztuak izan ez daitezen, azaroaren 10a gure ondarearen parte izango da».