Munduko errekorra, erraz lortuta

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 11a, 01:00

Errekor berria jarri du munduan, Hernaniko Roke Hara­giak enpresak. Pastilla ize­neko behiarekin lortu du Guinness erre­korren liburuan sartzea. Atzo hil zuten Pas­tilla Zestoako Urkaiko hil­­te­gian eta ka­nalean 892kg pi­sa­tu zituen, orain arteko erre­korra zuen behiak baino 21kg gehiago. Bizirik 1.390kg pisa­tzen zituen.


Ohi baino azal finagoa
Roke Haragiak-e­tik azaldu dutenez, horrelako behiek izan ohi dutena baino azal fi­na­goa zuen; 69kg soilik pi­sa­tzen zituen. Lortu­tako haragia berriz, koipe­tsua eta kalitate onekoa dela azpimarratu dute. Txuleta bakoitzak 2,5kg pisatuko dituela kalkulatzen dute. Txuleta horiek Urnieta­ko Elutxeta sagardotegian izan­go dira jateko aukeran, aza­roaren 20tik aurrera. Xe­rrak, berriz, Do­nostiako Roke Uxala harategian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!