Euskal Herriko argazkilari elkarteen topaketa, larunbatean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 11a, 01:00

HERNANIKO Fotoforum Ar­­gazkilari Elkarteak testigua hartu, eta Euskal He­rriko argazkilari elkarteen topaketa antolatu du. La­runbetean egingo da topaketaren 11garren edizioa Her­nanin, eta egun guztirako ekitaldiak antolatu dituzte, gehienak Villa Ave Marian. Aitor Saizarrek Kronikari adierazitakoaren arabera 50­tik gora argazkilari elkartuko dira, bazter guztietatik etorritakoak, hala nola, Az­peitia, Ordizia, Eibar, Irun, Bilbo, Derio, Legazpi, Do­nostia eta abar. Topaketaren helburua da argazkilarien arteko harremana sendotzea, eta bakoitzaren ezagutzak trukatzea. Ekitaldiak goizetik arra­tsaldera bitartean izango dira, eta besteak beste, hitzaldia, Chillida-Lekura bisita eta bazkaria antolatu dituzte.

EGITARAUA:
09:00 Gosaria
09:30 Erakusleen aurkezpena
11:00 Chillida-Lekura bisita
13:30 Alorrenean bazkaria
17:00 Erakusleen esposaketa
19:00 Agurra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!