portutik Karabelerako bidean dagoen negutegia berritu egin du Agife elkarteak, Gipuzkoako Famili eta Eri Psikikoen Elkarteak, Kutxaren laguntzarekin. Atzo inauguratu zuten gaixotasun mentala duten pertsonentzeko lan zentro berria, Agifeko, Segi Hiruko, Eusko Jaurlaritzako osasun saileko, Hernaniko Udaleko, Kutxako eta Osakidetzeko ordezkariek, eta berehala hasiko dira lanean gaixotasun mentala duten bederatzi langileak.
«Negutegi teraupetikoa
izatea da helburua»
Negutegiak enplegu zentro berezi gisa funtzionatuko du, Segi Hiru enpresak gestionatuta, eta helburua izango da gaixotasun mentala duten pertsonak sendatzen laguntzea. Agifeko ordezkariak azaldu zuenez, negutegi teraupetikoa izatea nahi dute: «lehen zegoen negutegiko metroak haunditu egin genituen instalazioa haunditzeko. Zentroa ez du Agifek gestionatuko, Segi Hiruk baizik, eta helburu sozial bakarra izango du: gaixotasun mentala duten pertsonei lan jarraia ematea»
«Lanpostu duinak izango dira»
Segi Hiru enpresako ordezkaria den Erramun Beltzak adierazi zuen ahalegin guztia egingo dutela, eguneroko lanarekin, negutegia aurrera ateratzeko, eta urte luzeetan irauteko: «gaixotasun mentala duten pertsonen lana landareak eta barazkiak landatu eta haztea izango da. Ahalegin haundia egin dugu hau aurrera atera dadin. Bederatzi pertsona ariko dira lanean, eta hori erronka haundia izango da. Gure helburua ez da lanpostuak sortzea bakarrik izango, baizik ete lanpostu errealak sortzea, duinak izatea eta soldata minimoetatik gora dijoazenak izatea, bestela ez baitugu ezer aurreratuko».
Osakidetzako osasun mental eta laguntza psikiatrikoko ordezkariak azaldu zuenez, negutegia beraien estrategiekin bat dator guztiz, «gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzeko estrategiarekin».