‘Guinness’ errekorra lortzeko prest

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 10a, 01:00

Hernaniko Roke Hara­giak enpresak Pastilla izeneko behia hilko du gaur, Gui­nness errekorra lortzeko as­moz. Pastillak 1.450 kilotik go­ra pisatzen ditu eta Gui­nness errekorren liburuan azaltzeko, 871 kilo bai­no gehia­go pisatu behar ditu kanalean. Pastilla Abadiñon erosi zuen Roke Urruzolak orain hilabete pasatxo eta bertan egon da gaur arte bazkatzen eta lodi­tzen. Eguer­diko 13:00etan hilko dute Zestoako Urkaiko hiltegian.

Txuletak Elutxeta sagardotegian jango dira

Urruzolak jakinarazi duenez, txuletak Urnietako Elu­txeta sagardotegian jango dira azaroaren 20tik aurrera; eta xerrak, Donostian daukan Roke Uxala harategian salduko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!