Gipuzkoako XIV. Euskal Kantu Txapelketako 2garren saioa izango da gaur. Bertan hartuko dute parte Hernanitik, Arantxa Airak eta Gobara taldeak. Airak Alaitz eta Maiderren Itzulerarik gabeko joana abestuko du. Gobara taldeak berriz, Esne Beltza taldearen Esne Zopak proiektuko Baltxekua kanta. Saioa 18:00etan izango da, Urretxu-Zumarragako Labeaga aretoan. Saioaren ondoren, finalera zeintzuk pasako diren jakinaraziko dute. Iosune Marin hernaniarra ere, txapelketan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!