«Garbitania sortu da, hondakinen gestioaren kontrola oztopatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 10a, 01:00

Hamaikabat alderdiak pren­­­­­tsa oharra bidali du Her­­naniko Kronikara eta ber­tan, Iñaki Arratibel alderdiko bo­ze­ramaileak dio es­kan­dalizatzeko modukoa dela Garbita­nia Zero Za­­bor enpresa pu­bli­koaren inguruko argitasun falta. «En­pre­sa sortu da hondakinen gestioaren kontrola oztopatzeko, ez dute testigurik nahi be­raien sal­tsatan». Eta jakinarazi du enpresari buruzko infor­ma­zioa eskatu duela Zerbitzu Publikoetako Batzordean. Ho­nako informazioa eskatu du: enpresan Her­naniko Udala or­dez­katuko du­ten kontseilarien izendapena, enpresa horrek kon­tra­ta­tuko dituen langileak, Herna­niko hondakinen gestioa noiz hartuko duen beregain eta zerbitzu horiek nola fakturatuko dituen.

«Erabakien berri eman behar dute»

Prentsa oharrean Arratibelek azaltzen due­nez, Merkataritza Erregis­troko Aldizkari Ofizia­le­an ekainaren 4an argitaratu ze­n, Administrazio Kontseilu­ko idazkaria Marian Beitiala­rran­goitia alkatea dela, eta kon­tseilariak Izaskun Txin­txu­rreta eta Beatriz Fernan­di­no zinego­tziak. Eta beharrezkoa ikusten du hartzen ari diren erabakien berri ematea: «Hartzen dituzten erabakien berri eman behar dute eta Udalean azaldu behar dute egiten ari diren kontratazioak zeintzuk diren eta Udala nola fakturatuko duten». Eta gaineratu du kontrolik gabeko en­pre­sa izango dela eta atzetik ibili beharrean daudela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!