haizea izango da protagonista gaur eta bihar. SOS Deiak eta Euskalmeten iragarpenen arabera, haizeak 100 kilometro orduko abiadura gainditzea espero da, eta ondorioz, alerta laranja deitu dute. Alerta medio, Hernaniko Udalak herritarrei prebentzio neurriak hartzeko deia egin die.
Gaur eta bihar leiho eta balkoietatik haizeak eraman ditzakeen gauza guztiak kentzea eskatu dute, horien artean, lorontziak, toldoak... Bai leiho eta bai ateak ondo itxi behar dira, haize korronteen ondorioz kristalak puskatu eta kalera erori ez daitezen.
Obretako andamio eta zuhaitz ondoetatik kontuz pasa behar da, eta haize bolada gogorretatik babesteko ez da horma, pareta, hesi edo zuhaitzen ondoan jarri behar. Beharrezkoa ez bada, etxetik ez ateratzeko gomendatu dute, eta kotxea erabali behar bada, kontu haundiz gidatzeko.
Gaur eta biharko iragarpena
Euskalmeten iragarpenaren arabera, zeruan laino ugari izango dira gaur eta bihar eta tarteka zaparradak botako ditu. Ipar mendebaldeko haize bizi-zakarra ibiliko da, bolada oso gogorrekin, eta tenperatura berdin mantenduko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!