Amiantoak langileei eta ingurumenari egin dion kaltea gaur, dokumentalean

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 9a, 01:00

Amiantoari buruz hitz egiten duen La Plaza de la Mú­sica. Historias del amianto do­kumentala jarriko dute gaur arratsaldean Biteri kultur etxean, 19:00etan. Juanmi Gutierrezek egindako dokumentala Donostiako Zine­maldian aurkeztu zuten. Iritzi ugari jasotzen dira bertan, horien artean, amiantoak kaltetutako jendearenak, sindikalistenak, adituenak, eta erakundeetako ordezkarienak.
Dokumentala ikusi eta gero, CCOO sindikatuko ar­duraduna den Jesus Uzku­dunek hitzaldia emango du.
Adierazi dutenez, Her­na­nin amiantoarekin lanean aritu diren herritar ugari daude, en­presa eta siderurgietan lan egindakoak, eta bereziki horiei zu­zenduta dago gaurko emanaldia; Uzkudunek azaldutakoaren arabera, Hernanin 200-300 per­tsona inguru egon litezke arris­kuan. Helburua da amiantoak zein kalte eragiten dituen jakitea, eta kaltetuek jakitea kal­te ordainak eskatu ditzaketela.

Kasu erreal bat kontatzen da dokumentalean
Gutierrez zuzendariak bere amaren kasua kontatzen du dokumentalean, ama hil on­doren jakin baitzuten amiantoak eragindako gaitz baten ondorioz hil zela. Gutierrezen amak ez zuen amiantoarekin lan egin, baina Errenteriako Paisa en­presaren ondoan bizi ziren, eta enpresak barruko hautsak bentiladoreetatik bo­tatzen zituen airera. Hortaz, do­kumentalean ez dute soilik amiantoak langileei eragin dizkien kalteak salatu nahi, baita ingurumenari egindakoak ere.
Horrez gain, azaldu dute amiantoaren auziak bidea ematen duela beste gauza ba­tzuk ikertzeko, luzarora arazo bera sor ditzakeen beste material batzuk ere existitzen direlako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!