Mendiriz Mendik aurten ere antolatu du Mendizale Astea. Bi astetan izango dira ekitaldiak, eta gaur bertan hasiko da gainera, GPS ikastaroarekin. Ostiralean eta igandean umeen txanda izango da. Datorren astean, diapositiba emanaldiak protagonismoa hartuko dute, eta munduko bazter izkutuenetara eramango gaituzte.
GPSa,
eta umeentzat bi ekitaldi
GPSa nola erabiltzen den ikasiko dute hiru egunetan. Gaur, bihar, eta larunbatean (plazak beteta daude). Umeentzat Marsel Magoa izango da ostiralean, Biterin, 19:30etan. Bertan dominak banatuko zaizkie, urtean zehar txintxo-txintxo mendi-irteerak egin dituztenei. Eta igandean, hain justu, beste irteera bat dute Nafarroara, Malkor-Haundi (853 metro) mendira. Egun erdiko irteera da, 08:30etan abiatuta. Prezioa: 2 euro bazkide direnentzat; 5 ez direnentzat. Izena emateko aukera, gaur eta ostegunean, 20:00etatik 21:00etara.
Mundu guztiko irudiak,
sei egunetan
Datorren astean proiekzioek dute protagonismoa Mendizale Astean. Felipe Uriartek 7.105 metroko mendi batera eramango gaitu astelehenean. Asteartean Afrikako deserturik ederrenetako bat ezagutuko dugu. Asteazkenean Esloveniako bazter basatiak; eta ostegunean Mendiriz Mendirekin aurten ezagututako lekuak.
Argazki Lehiaketako emaitzak ere ostegun horretan emango dira, datorren astean, azaroak 19, argazki proiekzioaren aurretik.
Igandean, Bazkideen Eguna ospatzeko, irteera, Orbaizetatik Auritzera (Burguete).
MENDIZALE ASTEA
Azaroak 12 - ostirala
19:30 Umeen eguna: Domina banaketa eta jaia Biterin: Marsel Magoa.
Azaroak 15 - astelehena
19:30 Felipe Uriarte - Kyrgystan, Lenin mendia (7.105 m). Shesheren herrialdea.
Azaroak 16 - asteartea
19:30 M.A.Otxoa de Alda - I.Diaz de Garaio - Afrikako La Tadrat basamortua
Azaroak 17 - asteazkena
19:30 I.Telletxea eta M.Eugenia Eguzkiza. Uda eta negua Eslovenian
Azaroak 18 - osteguna
19:30 HERNANIARREN PROIEKZIOAK.
Azaroak 19 - OSTIRALA
19:30 Argazki Lehiaketa. Sari banaketa eta argazki erakusketa. Elkarteak urtean zehar ateratako argazki-proiekzioa.
Azaroak 21 - igandea
Mendi Irteera eta Bazkide Eguna. Orbaizetako olatik Auritzera.
Ekitaldi guztiak Biterin