Udazken Kulturala gaur hasiko da Ereñotzun eta abenduaren 10era bitarte mota ezberdinetako ekintza ugari izango dira. Gaur eta bihar, esaterako, Afrikara hurbiltzeko aukera izango da; Afrika hegoaldera eta Marokora egindako bidaien diapositiba emanaldi bana izango baita. Biak 19:30etan izango dira Ereñotzuko Kultur Etxean. Gaurkoak Afrika hegoaldea, bizikletaren iparrean izena du eta euskaldun lagun talde batek bizikletaz Afrika hegoaldera egindako bidaia du oinarri. Biharkoan, Andoni Oiartzabal ereñotzuarraren eskutik, Marokoko irudiak izango dira ikusgai; hala nola, Marrakech, Dades eta Todrako arroilak, Ouarzazate, Merzougako basamortua...
Gaztain jatea, igandean
Asteburuari begira ere ez da ekintzarik faltako. Ostiralean, urtero bezala, Partxis Lehiaketa izango da Kultur Etxean. 17:00etan hasiko da. Parte hartu nahi dutenek partxisak eraman behar dituzte. Ondoren, 22:30etan, Slumdog millionaire pelikula eskainiko dute Kultur Etxean, euskeraz. Eta auzotar gehien biltzen duen ekintza igandean izango da, auzoko festa, hain zuzen. Sagardoa probatu, gaztain erreak jan eta auzoko produktuak erosteko aukera izango da, besteak beste, 17:00etatik aurrera plazan.
Auzo udala hizketagai, Jakoba Errekondorekin
Datorren astean, bi hitzaldi izango dira, biak 19:30etan Kultur Etxean. Asteazkenean Bailarako landare mehatxatuei buruz ariko da Iñaki Sanz biologo hernaniarra eta ostegunean Ereñotzuko auzo udala indartzeaz ariko da Jakoba Errekondo, Zerain herria eredu hartuta. Bertso afariaz gozatzeko aukera ere izango da azaroaren 19an, ostiralean. Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariak ariko dira bertsotan. Ur-Mia elkartean izango da eta txartelak salgai daude dagoeneko, bertan, 25 euroan. Telefonoz ere eman daiteke izena 625 703 656 zenbakira deituta. Horrez gain, Ereñotzu-Fagollaga oinezko bide berriaren inguruan ibilaldia, elikadura orekatua eta osasungarriari buruzko hitzaldia, Pedro Mari Otañoren bizitzako hainbat pasarte eta bertso izeneko emanaldia... abenduaren 10era arte, aukera zabala izango da Ereñotzun.
Egitaraua:
Azaroak 10 - ASTEAZKENA
19:30 Diapositiba emanaldia Kultur Etxean. Afrika Hegoaldea, bizikletaren iparrean.
Azaroak 11 - osteguna
19:30 Diapositiba emanaldia Kultur Etxean. Andoni Oiartzabal. Maroko.
Azaroak 12 - ostirala
17:00 Partxis Lehiaketa, Kultur Etxean.
22:30 Pelikula, Kultur Etxean,
euskeraz. Slumdog Millionaire.
Azaroak 14 - igandea
11:30 Umeentzako emanaldia, Kultur Etxean. Hiru, bi zast... egizu jolas!
17:00 Auzoko Festa, Plazan. Bertako sagardoak, gaztain erreak, auzoko produktu azoka, eta lehiaketa: postreak.
Azaroak 17 - asteazkena
19:30 Hitzaldia. Iñaki Sanz.
Kultur Etxean. Bailarako Landare Mehatxatuak.
Azaroak 18 - osteguna
19:30 Hitzaldia. Jakoba Errekondo. Kultur Etxean. Ereñotzuko Auzo Udala bizi berritzen, Zerain herria eredu.
Azaroak 19 - ostirala
20:30 Bertso Afaria, Ur-Mian
(sarrerak Ur-Mian 25 € edo
625 703 656 telefonora deitu). Maialen Lujanbio, Unai Agirre.
Azaroak 20 - larunbata
11:00 Ereñotzu-Fagollaga oinezko bidea. Landatuko diren zuhaitzen azalpena, Igor Erbitik (irteera, Plazatik).
Azaroak 24 - asteazkena
11:00 Hitzaldia, Kultur Etxean. Garbiñe Aizpuru. Elikadura
orekatua=osasungarria.
abenduak 10 - ostirala
22:00 Bertso-zaharrak, Ur-Mian. Amuriza eta Peñagarikano. Pedro Mari Otañoren bizitzako hainbat pasarte eta bertso.
EGUNERO ARGAZKI ERAKUSKETA, ekitaldi egunetan: Bailarako landare mehatxatuak