Rufino onena, denen iritziz

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 7a, 01:00

«Segituan tankera eman diogu, batek txinparta gehiago zuela besteek baino», sa­gar­do­gile batek esana da Kronikari, txapelketa bukatu eta gero. Rufinoko sagardoagatik ari zen, bera baita aurtengo txapelduna, Elur-Txo­ri­ko sagardo lehiaketan.

80 lagun afaltzen
Larogei lagun bildu ziren larunbatean Elur-Txorin, eta 10 sagardo zituzten aukeran, bina bueltatan, onena zein zen erabakitzeko. Oso sagardo onak izan direla aurten adie­razi zuten, baina bat besteen gainetik zegoela. Javier Anso­renak Juan Ramon Aier­be lehendakariaren eskutik jaso zuen txapela. Bi­ga­rren, As­tia­zaran (Iruin); hiru­garren, Oiar­­­bide; eta laugarren, Zelaia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!