Ezustean galdu zuen Yone Boutiquek, 4-5

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 8a, 01:00

Partidu aldrebes xamarra izan zen larunbatekoa, Hernaniko areto futbol taldearentzat. Aurkariak baino dezente gehiago izanagatik, eta partiduan une gehienetan aurretik joan arren, azken 10 minutu harrigarri batzuetan galdu zuen etxeko taldeak. Aurkariek lehen gola txurro batez sartu zuten. Bigarrena, sartu ez zen baloi bat gol pitatu zuelako arbitroak. Azken hirurak 10 minututan sartu zituen Hondarribiak. Yone Boutique 4-2 irabazten joan zen azken minutuetaraino, eta bateko zorte txarra, eta besteko kontzentrazio falta, galdu egin zuen, eskutan zuen partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!