‘La plaza de la Música’, Amiantoaren historiak

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 7a, 01:00

Ezker Batua-Berdeak antolatuta, La Plaza de la Musica, Amiantoaren historiak poiektatuko da Biterin, etzi, azaroak 9, arratsaldeko 19:00etan. Dokumentalak amiantoaren biktima izan direnen salaketa pedagogikoa jasotzen du, horien borroka eta helburuak, eta aurkitutako trabak. Proiekzioaren ondoren CCOO sindikatuko Lan Osasuneko arduradun den Jesus Uzkudunek hartuko du hitza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!