Inauteriak iragartzeko kartelak urtarrilera arte entregatu daitezke

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 7a, 01:00

2011ko Inauteriak iragarriko dituen kartela, lehiaketa bidez aukeratuko da aurten ere. Udalak jarri ditu oinarriak, eta partehartzaileek sormena lantzeko denbora izango dute urtarrilaren 12ra bitartean, data hori izango baita kartelak aurkezteko azken eguna.

Nahi duten guztiek har dezakete parte
Lehiaketan nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte, Hernanikoek zein ingurukoek. Lanak paperean edo kartoi-lumazko euskarrian entregatu behar dira, eta 38 zentimetroko zabalera eta 44 zentimetroko altuera izan behar dute. Partehartzaileak nahi dituen kolore guztiak erabili ditzake lanean, eta modalitate artistikoa ere berak aukera dezake. Kartel guztiak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, aipatutako neurrietan, 300ppp-ko erresoluzioan, eta CMYK erako koloretan. Partehartzailea aurkeztuko dituen obren erantzule izango da jabetza intelektualaren on­dorioetarako, eta bai­ta ere aurkeztu litezkeen edozein erreklamazioren aurrean, horien artean, imajina eskubidea.

Biterin entregatu behar dira, sinadurarik gabe
,
Kartelak Hernaniko Inauteriak 2011 goiburua izango du, eta entregatzeko azken eguna urtarrilaren 12a da. Obrak Biterin entregatu behar dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, sindadurarik ga­be, eta gutun itxi batean. Bertan egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dira. Kartelaren irabazlea Inau­terietako Jai Batzordeak au­ke­ratuko du, eta ondoren Kultur Batzordeak berretsiko du erabakia, eta apeleaezina izango da. Irabazlea otsailaren 8a baino lehen hautatuko da. Sari bakarra izango da, 600 eurokoa, eta obra saritua Udalaren jabetzan geratuko da. Gainontzeko obrak 2011­ko otsailaren 25a baino lehenago erretiratu behar dira, bestela udalaren eskura pasatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!