Cuscusak nola alda dezake bi familiren arteko harremana?

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 8a, 01:00

AMHER Hernaniko talde multikulturalak hiru pelikula emango ditu inmigrazioarekin lotutakoak. Inmigrazioa eta gastronomia lotzen dituen hiru pelikula dira aukeratu dituztenak, harremanak hobe­tzeko laguntzen duen elementua izan bailiteke janaria, etorkinen eta lekuan lekuko herritarren artean. Joan den ostiralean Chocolat pelikula eman zuten, eta ondoren komentatu egin zuten ikusleen artean. Aste honetan, ostiralean, Cuscus pelikula famatua emango dute, 19:00etan, Sandiusterrin. Datorren astean, El Gran Torino botako dute, ordu berean. Sarrera, debalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!