Hernaniko 50eko kintokoek topaketa egingo dute igandean, urteroko ohiturari jarraituz. Goizean hildako kinto-lagunen
aldeko meza egingo dute San Joan Bataiatzailea parrokian, 12:00etan. Ondoren, bazkaria izango dute Aitan Etxe tabernan, 14:00etan. 25 urte daramazkite biltzen, aurreneko topaketa 1986an egin baitzuten, eta aurten ere, ilusio haundiarekin elkartuko direla adierazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!